GU

Maitasun istorio bat baino ez da Maitia. Biarritzeko hondartzan hasi eta Matxitxako lur muturreraino luzatzen den amodiozko kanta. Txindokiko magalean pasatutako momentuetatik, LezeTxiki barrenean gozatutako iluntasunetaraino eramaten gaituen bidaia. Bizitzako lehen taupaden zirrara, azkenengoz ematen diren besarkaden ohiu estuaren indarra.
Maitasun istorio bat baino ez da Maitia. Bizitza, biziki bizitzearen beharra. Marinelak porturatzean, barneratzen zaizkion zorion olatuen itsasertzeko kresala. Gitarra akorde bakoitzak, sortzen didan bihotzeko eztanda, txikitasunak sortzen duen haunditasunaren islada. Bizipoza, gazigozoz gozatua, plazerraren plazerrez laztandua.